Arimaren, buruaren eta gorputzaren arteko oreka

Leire Eizmendi

2003an izan nuen nire lehen hartu-emana Yogarekin, nire bizitzako pasio nagusietako bat bihurtzen joan den arte. Bizitzaren tarte horretan amatasuna gurutzatu zen bidean eta hau dela eta denbora batez baztertua izan nuen, 2015an gogotsu berreskuratu nuen arte. Beti izan dut niretzat bizi proiektu bat izan dela eta dakidan guztia partekatzeko beharra sentitzen dut.

Lehenengo Shiva & Shakti eskolan (Iruña) formatu nintzen Ruben eta Saraswatirekin yogako irakasle bezala. Beste formakuntza batzuk ere egin nituen beraiekin: Yin Yoga, haurrentzako yoga, etb.

Horrela jaiotzen da Ni Naiz yoga zentroa 2020. urtean.

2021.urtean Xabier Perez ezagutu nuen. Xarma yoga eskolako fundatzailea. Eta bera dut gaur nire irakasle eta erreferente. Hainbat formakuntza egin ditut berarekin eta egunerokotasunean ikasten jarraitzen dut.

Horrela jarraitzen du Hazten Ni Naiz yoga zentroak.

Leire Eizmendi

Hatha yoga

Hatha yogak zure goputzaren eta buruaren arteko oreka lortzen laguntzen dizu, asanak (jarrerak) denbora batez estatikoki mantenduz. Guzti hau pranayamarekin (arnasketarekin) lotuta. Arnasketa bait da ekintza garrantsitsuenetariko bat yogan.

Kurtsoan zehar arnasketa desberdinak landuko ditugu. Konzentrazio ariketentzako tarte txiki bat ere gordeko dugu.

Vinyasa yoga

Vinyasa yogak zure gorputza eta buruaren arteko oreka, modu dinamiko batean, lortzen laguntzen dizu. Asanak (jarrerak) pranayamaren (arnasketaren) bitartez elkarrekin lotuz joaten dira, praktika dinamikoagoak lortuz.

Zure gorputzaren kontzientzia haundiagoa lortuko duzu eta arnasketan ere asko irabaziko duzu.

Konzentrazio ariketentzako tarte txiki bat ere gordeko dugu, burua erlaxatu dezagun.

ORDUTEGIA

(90 minutuko klaseak)

ASTELEHENAK ETA ASTEAZKENAK HATHA 10:00 - 11:30 20:00 - 21:30 VINYASA 15:10 - 16:30 18:00 - 19:30 ASTEARTEAK ETA OSTEGUNAK VINYASA 10:00 - 11:30 20:00 - 21:30 HATHA 15:10 - 16:30 18:00 - 19:30

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan:

Eliz kalea 38, Azpeitia

Estudioa