Arimaren, buruaren eta gorputzaren arteko oreka

Leire Eizmendi

Duela 15 urte izan nuen nire lehen hartu-emana Yogarekin, nire bizitzako pasio nagusietako bat bihurtzen joan den arte. Bizitzaren tarte horretan amatasuna gurutzatu zen bidean eta hau dela eta denbora batez baztertua izan nuen, orain dela bi urte gogotsu berreskuratu nuen arte. Beti izan dut niretzat bizi proiektu bat izan dela eta dakidan guztia partekatzeko beharra sentitzen dut.

Horrela jaiotzen da ninaiz yoga zentroa .

Leire Eizmendi

Hatha yoga

Hatha yogak zure goputzaren eta buruaren arteko oreka lortzen laguntzen dizu, asanak (jarrerak) denbora batez estatikoki mantenduz. Guzti hau pranayamarekin (arnasketarekin) lotuta. Arnasketa bait da ekintza garrantsitsuenetariko bat yogan.

Kurtsoan zehar arnasketa desberdinak landuko ditugu. Konzentrazio ariketentzako tarte txiki bat ere gordeko dugu.

ORDUTEGIA ASTELEHENAK ETA ASTEAZKENAK 10:00 - 11:20 | 20:00 - 21:20 ASTEARTEAK ETA OSTEGUNAK 15:10 - 16:30 | 18:00 - 19:20

Vinyasa yoga

Vinyasa yogak zure gorputza eta buruaren arteko oreka, modu dinamiko batean, lortzen laguntzen dizu. Asanak (jarrerak) pranayamaren (arnasketaren) bitartez elkarrekin lotuz joaten dira, praktika dinamikoagoak lortuz.

Zure gorputzaren kontzientzia haundiagoa lortuko duzu eta arnasketan ere asko irabaziko duzu.

Konzentrazio ariketentzako tarte txiki bat ere gordeko dugu, burua erlaxatu dezagun.

ORDUTEGIA ASTELEHENAK ETA ASTEAZKENAK 15:10 - 16:30 | 18:00 - 19:20 ASTEARTEAK ETA OSTEGUNAK 10:00 - 11:20 | 20:00 - 21:20

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan:

Eliz kalea 38, Azpteitia

Estudioa